XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eileen, Paulina izekoa eta ni bildurrez dardarka gengozan.

- Ba, zenbat behi daukazuez? - itaundu eban.

- Bi geunkazan - erantzun neutsan atoan.

Hau eta lehen zeuri saldu deutsuguna.

Momentu batez begiratu eutsan Eileen-eri eta gero esan eban: - Zenbat gura dozue honegaitik?.

- Parkatu, jauna erantzun eutsan arin Paulina izekoak, hau ez daukagu salgai.

Geuretzat behar dogu esnea eta.

Gizona humore txarrez joan zan.

Hiru zoro legez, karraderan urten genduan Bantry-tik eta Dublinera eroan ginduzan tren baten sartu ginan (Eileen andra jantzi genduan, eta benetan dinotsut, Erramon, irlandar atso zoragarri baten antza eukala).

Porturaino lagundu geuntsan gure lagunari eta Indiarako txartela erosi genduan.

Mosuka eta mosuka banandu ginen (Eileen-ek bere besarkadekaz ia-ia birrindu egin ginduzan) eta itsasontzian urrundu zan.